Maria Fernanda Di Giacobbe

2016ko irabazlea

Di Giacobbe Venezuelako txokolatearen sustatzaile ospetsua izanik, Kakao eta Cacao de Origen bezalako proiektuengatik aukeratu dute saridun. Proiektu horien bidez, hezkuntza, trebakuntza, ekintzailetza, ikerkuntza eta garapena sustatzen dituen sarea sortu du kakao kreolea ekoizten duten komunitateetan, horixe baita haien nortasunaren, kulturaren eta aberastasun ekonomikoaren iturria. Venezuelako egoera politikoa zaila bada ere, egoera ekonomiko ahulean dauden emakumeei aukerak eskaintzen saiatzen da; hala, emakume horiek trebatu eta txokolatearen mikroenpresari bihurtzen ditu.

Kakao kreolea nortasun, kultura eta aberastasun ekonomikorako iturri gisa hartuta, Di Giacobbek hezkuntza-, ekintzailetza- eta garapen-sare bat abian jarri zuen komunitate ekoizleetan. Sare honen helburu nagusia da ekonomikoki zaurgarriak diren emakumeei aukerak ematea, emakume horiek trebatuz eta txokolatearen mikroenpresari bilakatuz. Txokolategintza lantegien bidez, 8.500 pertsona inguru prestatu ditu. Halaber, Simón Bolivar Unibertsitatearekin batera Kakaoaren Industriarako Gerentzia Titulua sortu zuenetik, 1.500 pertsonak lortu dute titulua (ikasleen %94 emakumeak izanik). Kakaogintza arloko 18 komunitatek eta 60 ekoizlek bat egin dute dagoeneko bere Cacao de Origen proiektuarekin, beren kakaoaren produkzio-, hartzidura- eta merkaturatze-prozesuak hobetu ahal izateko eta, honela, Bean to Bar mugimenduaren barneko mundu osoko maisu txokolategileei jatorri-deitura duten kakaoak esportatu ahal izateko.

www.cacaodeorigen.com