Ebru Baybara

Turkia hego-ekialdeko Harran eskualdean, 14.000 siriar iheslari pilatzen diren eremuetan, Ebru Baybara Demirrek Harran Gastronomy School Project ekimena zuzentzen du. Ekimen horrek turkiar eta siriar emakumezkoen enplegurako aukerak hobetu nahi ditu sukaldaritzan trebatuz –emakumeak oso egoera ahulean baitaude alor horretan–, eta turkiar eta siriar kulturen arteko zubiak eraikitzen ere badabil. Programak iheslariei turismo gastronomikoan trebatzeko aukera ematen die, eskualdearen ondare historiko eta artistikoa aprobetxatze aldera.