Melina Shannon-DiPietro

Melina Shannon-DiPietro MAD Fundazioko zuzendaria da (mad hitzak «janaria» esan nahi du danieraz). Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde garrantzitsua da, eta Rene Redzepi chefak sortu zuen, munduko janari-sistemak hobetzeko ezagutzaren partekatzea eta ekintzak sustatzeko. Horren aurretik, Melina Yaleko janari jasangarriari buruzko proiektuaren sortzaileetako bat eta zuzendari exekutiboa izan zen. Programa horren bidez 4.000 m2 inguruko etxalde organiko bat antolatu zen campusean, eta Yaleko jatetxeko eskaria asetzeko adina produktu ekoitzi ziren bertan. Gainera, trebatzeko eta boluntario-lanetan jarduteko aukera ugari eskaini zitzaizkien ikasleei. Melinak High Lane garatzen lagundu zuen (New Yorkeko espazio publiko maite eta berritzaileenetako bat), eta bertako janariaren, jatetxearen eta gizarte-ekintzaren ardura hartu zuen bere gain.