Pia Sörensen

Pia Sörensen Ingeniaritza Kimikoko eta Aplikatutako Materialen senior irakaslea da Harvard Unibertsitateko Ingeniaritza eta Zientzia Aplikatuen Fakultatean. Harvardeko Zientzia eta Sukaldaritzako programaren zuzendaria da, eta zientziaren eta elikaduraren arteko elkargunea ikertzen duten programa nagusiak irakasteaz eta zuzentzeaz eta horien dibulgazioa kudeatzeaz arduratzen da. Irakaslea da Science and Cooking: From Haute Cuisine to Soft Matter Science (Zientzia eta sukaldaritza: goi mailako sukaldaritzatik materia bigunaren zientziara) hezkuntza orokorreko ikastaro ezagunean, eta mundu osoko parte hartzaileak dituen online bertsioa zuzendu du, Science & CookingX izenekoa. Hainbat liburu idatzi eta editatu ditu, besteak beste, online liburu interaktibo bat eta kimikako online irakaskuntzari buruzko bi liburuki (American Chemical Society / Oxford University Press). Biofisika Molekularreko eta Biokimikako lizentziaduna da Yale Unibertsitatean, eta Biologia Kimikako doktore, Harvard Unibertsitatean.