Andoni Luis Aduriz

Bere sormenagatik eta ausardiagatik ezaguna, Andoni Luis Aduriz (Donostia, 1971) mundu chef garrantzitsuenetako bat da. Bere ibilbide guztian zehar sukaldaritzako mugez haratago joaten saiatu da, eta bidegurutzeak bilatu ditu beste diziplina batzuekin (hala nola, musika, filosofia, antropologia eta natura-zientziak). Mugaritz, bere jatetxea, Errenteriako landa-eremu eder batean dago. Bertan, jatunak proposamen berritzaile bat aurkituko du, berrikuntza eta tradizioa uztartzen dituena, sofistikazio kosmopolita eta bertako produktuaren defentsa bateratuz. Chefaren izaera berritzailearen ondorioz, Mugaritz itxita egoten da urtero zenbait hilabetez, ikerketan eta esperimentazioan jardun ahal izateko. Bi Michelin izar dauzka eta munduko jatetxerik onenen The World’s 50 Best Restaurants zerrendako lehen 10 postuetan izan da 2006tik.