David Gelb

David Gelb (New York, 1983) zinema-zuzendaria da. Berari zor dizkiogu ikusleek eta kritikariek azken urteetan gehien goraipatu dituzten gastronomiari buruzko dokumentaletako batzuk. Los Angeleseko Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatean ikasi ondoren, fikziozko eta ez-fikziozko proiektuak sortu ditu Gelbek. 2011n Jiro dreams of sushi dokumentala zuzendu zuen, laurogeita hamar urte baino gehiago dituen Jiro Ono chefari buruzkoa. Hiru Michelin izarreko jatetxe ezagun bat zuzentzen Onok, Tokioko metroko geltoki batean. Film horrekin lortutako ospeari esker, Gelbek Chef’s table (2015) serie dokumentala sortu zuen Netflixentzat. Bertan, munduko goi-sukaldaritzako izar ospetsu eta berritzaileenen erretratu pertsonal bat egiten da. Gelbek mundu mailan arrakasta izan duen serie horren atal batzuk zuzendu ditu filmatutako lau denboraldietan zehar, eta Emmy sarietarako nominazioak lortu ditu serieak. 2015ean, zinemagileak fikziozko bere lehen film luzea estreinatu zuen: The Lazarus Effect.