Lynda Deakin

Bazkide eta zuzendari kudeatzaile den aldetik, Lyndak zuzentzen ditu IDEOren elikadura-sistema globalerako lana eta taldea, diseinuan ardaztutakoak. 20 urtez gorako eskarmentua du, eta bezeroei hazten eta sistemaren arazo zailenei irtenbidea bilatzen laguntzen die, hasi garapen estrategikoko plataformak sortzetik eta 100 milioi dolarreko produktuak diseinatzeraino. Lyndaren hurbilketa enpatikoari eta lidergo karismatikoari esker, bezeroek beren ase gabeko desirei erantzuteko modua aurkitzen dute eta ahaldundu egiten dira, beraien negozioetan egon daitezkeen hainbat erronkari aurre egiteko. Lyndak hainbat janari-konpainia handirekin jardun du lankidetzan elikaduraren etorkizuna birmoldatzen, hala nola ConAgra, Whitewave Foods eta Hershey Company enpresekin, bai eta startup eta erakunde txikiagoekin ere. Lyndaren ustez, munduan elikadura-sistema jasangarriagoa eraiki dezakeen tresna da diseinua.