Jacques Pépin – BCWP Cooking Legacy

Jacques Pépin sukaldari frantziarrari BCWP Cooking Legacy aipamena eman diote, sukaldaritza ezagutzarako, autonomiarako eta gizartea eraldatzeko tresna bihurtzeko egin duen aparteko ibilbideagatik, eta hezkuntzaren aldeko bokazio hori aukera gutxiago dituzten kolektiboetara zabaltzeagatik, Jacques Pépin Foundation fundazioaren bidez. Zazpi hamarkada baino gehiagoan, sukaldari eta hezitzaile frantziarrak sukaldaritzako teknikak eta ezagutzak milioika pertsonarengana hurbiltzen lagundu du. Beti defendatu du sukaldaritza guztion eskura dagoen trebetasuna dela, eta garapen pertsonalerako eta profesionalerako aukerak ireki ditzakeela.