Edición: 2020

Mariana Aleixo

2010ean, Mare de Sabores programa sortu zuen, eta Redes da Mare mugimendu komunitarioan integratu zuen Mugimendu horrek herritarren eskubideak babesten eta bermatzen ditu Rio de Janeiroko Mare komunitatea osatzen duten 16 faveletan. Elikadura arloko osagai bat jarri zuen, izan ere, sukaldaritza tailerrak eskaini zituen, eta jarduera gastronomikoak sustatu, besteak beste. Duela urte batzuetatik hona buffet… Read more »

Elijah Amoo Addo

Sukaldaria eta gizarte ekintzailea, Food for All Africa sortu zuen 2014an. Erakunde honek, batez ere, Saharaz hegoaldeko Afrikako haur ahulak elikatzen dihardu, supermerkatu eta jatetxeek emandako elikagaien soberakinak berreskuratuz. Ehunka gazte prestatu ditu sukaldaritzan denboran zehar, janariaren inguruko prestakuntza eta truke espazioak bultzatuz. Pandemian zehar, inoiz baino beharrezkoagoak diren otordu solidarioak banatu ditu buruzagi komunitario… Read more »

Greg Baxtrom

Greg Baxtromek ondo ulertu zuen COVID-19ak eragindako krisiak arlo sanitarioa gaindituko zuela; hori dela eta, hainbat frontetan inplikatu zen. Gainera, aurreratu zuenez, sukaldaritzaren sektorea kaltetuenetako bat izango zen, eta jatetxeak berriro irekitzea, pertsianak altxatzea baino, kolpe ekonomiko izugarri bati aurre egitea izango zen. Kontzientzia aldaketaren eredu bat izanik, Brooklyn-en duen lokaletik, Baxtromek “New York Hospitality… Read more »

Simon Boyle

Chefa eta ekintzailea den Simon Boyle-k erakutsi duenez, gastronomiak asko du emateko zaurgarritasun soziala handia den testuinguruetan. 2011n haren eskutik sortutako “Beyond Food” programari esker, sukaldaritzari buruzko prestakuntzaren bidez pobreziaren zirkulutik irteten eta janariaren bidez bizitzak berreraikitzen laguntzen die pertsonei. Programa trinkoa da, 3 urtekoa, eta Boylek baliabide publiko eta pribatuak mobilizatzen ditu horretarako, dirua… Read more »

Tracy Chang

Cambridgeko (AEB) PAGU jatetxeko sukaldaria eta jabea da, non langile gehienak immigranteak diren. COVID-19ak iraun bitartean, Tracyk “Off They Plate” (OTP) sortu zuen. Iniziatiba horren helburua da osasun arloko langileak eta funtsezkoak diren langileak elikatzea, jatetxeetako enpleguak eta biziraupen bitartekoak berrezartzen dituen bitartean. Tracy Changek, Ken Oringer-ekin (Little Donkey, Toro, Uni, Coppa) eta Natalie Guo-rekin… Read more »

Ghetto Gastro

Hiru sukaldarik argi izan zuten New Yorken zein beharrezkoa zen gastronomiaren diskurtso ofiziala –estereotipo estandarizatuetara oso mugatua egon dena– dibertsifikatzeko espazio bat sortzea. Artea, musika eta kontzientzia soziala uztartuz, duela 7 urtetik hona espazioa eta ahotsa eskaintzen die Ghetto Gastrok gazteei, batez ere aldirietakoei, talde sortzaileei edo, besterik gabe, aniztasuna eta inklusibotasuna ongarritzeko aukera ematen… Read more »

Ed Lee

Leek gremio bidezkoago, toleranteago eta askotarikoagoa sustatzen du. Eztabaidarako tartea irekitzen du, sukaldaritzatik abiatuz immigrazioaz, justizia sozialaz eta inklusioaz hitz egiteko. Koronabirusaren hedapenaren eta Black Lives Matterren (BLM) protesten aurrean, LEE Initiative inplikatu egin da. GKEa prestakuntzan, mentorizazioan eta gazteen talentuan inbertitzeko programetan zentratzen bazen ere, orain kohesio eta inspirazio gune bihurtu da, batez ere… Read more »

Juan Llorca

Goi mailako sukaldaritzaren ametsa alde batera utzi zuen ezohiko erronka bat bere gain hartzeko: eskola jantoki bateko janaria eraldatzea. Kemenez, grinaz eta asko ikasiz, Llorcak egin zuen eskola pribatuan ikasleek harremanak izaten eta janari osasungarriaz gozatzen ikasten dute txiki-txikitatik, aurrekari bat ezarriz. “Por una Escuela bien Nutrida” delakoarekin eman duen adibidea, berez, Espainiako eskoletan eskaintzen… Read more »

David Hertz

2006an Gastromotiva sortu zuen, Brasilen gastronomiaren bidez inklusio soziala bultzatzeko asmoz, jakitun baitzen zer-nolako eragina izango lukeen eremu herrikoietako gazteei sukaldaritzako prestakuntza eskaintzeak, hain zuzen ere, sukaldaritzan lan egiteko baliagarria den merkatu batean –non langile kualifikatuen premia oso handia baita– eta sektorearen barruan giza faktorea indartuz. Tokiko erakundeekin aliantza eginez, Gastromotivak Brasilen, Mexikon, Hegoafrikan eta… Read more »

Nicole Pisani

Krisiaren erdian kaltetu diren kolektiboen artean, eskola adinean dauden haurrena da bat, haur horietako askoren elikadura, hein handian, beren ikastetxeetan jasotzen dutena baita, eta larrialdi egoeraren aurrean, elikagairik ez jasotzeko arriskuan egon baitira, eta elikadura osasungarria eskuratzeko zailtasunak izan baitituzte. Nicole sukaldeburu izan zen Londresko NOPI jatetxean, eskolako janarira pasa eta “Chef in Schools” sortu… Read more »