Edición: 2021

2021

Ana Estrela – Aipamen berezia

Migratzeak betiere gizarteratze-prozesu konplexua dakar, batez ere, atzerritarra errefuxiatua bada. Horregatik, hain zuzen ere, Anak etorkin gisa zuen bere esperientzia ORIGENS izeneko proiektu bihurtu zuen eta, gero, Ethnic Cook, sukaldaritzaren bidez pertsonak gizarteratzeko. Hala, janaria egoitza bilakatzen da partekatzeko sukaldaritza-tradizio baliotsuekin beste toki batzuetan aukerak bilatzen dituzten etorkinentzat. Anak prestatu eta enplegua ematen du, eta,… Read more »

Xanty Elías

Xanty Elías sukaldari espainiarrak 2021eko Basque Culinary World Prize saria irabazi du haurren elikadura-hezkuntzan eragiteagatik. “Los niños se comen el futuro” ekimenaren bidez, lehen hezkuntzako ikastetxeetan Gastronomiaren Kultura irakasgaia sartzearen alde lan egiten du, ziur baitago garrantzitsua dela sukaldaritzaren eta kontsumo kontzientearen inguruko kulturan heztea. Prenauta Fundazioaren buru denez, Elíasek sukaldaritzaren sektorean turismoaren, berrikuntzaren eta… Read more »

Kia Damon – Aipamen berezia

New York Timesek Ipar Amerikan elikadura gehien aldatzen ari diren 16 profesionalen artean izendatu zuen. Kia Damonek berdintasunezko testuinguruen alde borrokatzeko du, sektore honetan aurpegia ematen duten erreferentziak aniztu eta ohiz baztertuta dauden taldeetako talentua ikusgai bihurtzeaz gain. Beraz, indarrez bultzatzen ditu AUXILIO bezalako ekimenak, emakume beltzen lana eta LGBT komunitatearena industrian. Gainera, bere komunitatea… Read more »

Elena Arzak

Elena Arzak munduan eraginik handiena duten sukaldariburuetako bat da. Juan Mari Arzak euskal sukaldariburu ospetsuaren alaba da, eta jatetxe familiarrean, Arzaken, 3 Michelin izar dituen jatetxean, ikasi zuen lanbidea. Gaur egun, jatetxeko sukaldeburua da. Londresko Halkin hoteleko Ametsa jatetxearen (Michelin izar batekoa) ardura ere badu. Bere lurrari oso atxikia, zaporeekin zein koloreekin esperimentatzea eta berritzea du… Read more »

Trine Hahnemann

Trine Hahnemann Danimarkako chef eta sukaldaritza-idazlea da.  Hahnemann aktibista ere bada, eta duela zenbait urtez geroztik hona, gastronomia beste modu batean bizitzeko modua sustatzen du: dibertsitate eta justizia sozialean oinarrituta. Hahnemannek 10 gastronomia-liburu idatzi ditu danieraz –bere ama-hizkuntzaz– eta beste 7 ingelesez, besteak beste, hauek: Copenhagen Food (2018), The Nordic Diet (2009) eta The Scandinavian… Read more »

Manoella Buffara

Manu Buffara etorkizun handieneko latinoamerikar chefen artean dago. Sariak irabazi dituen chefa izanik, Manu sortu du Curitiban (Parana estatuan, Brasilen), bere kultura eta identitatea erakusteko. Sukaldaritzak sentiarazten dion grina sakonki errotuta du haurtzarotik. Nekazari baten alaba izanik, lurra eta lurrak ekoizten duena maitatzen ikasi zuen haurtzaroan, eta ezagutza hori bere sukaldaritza-estiloari forma emateko aprobetxatu zuen…. Read more »

Massimo Bottura

Berritzailea eta jatetxe-zuzendaria duela hogei urtez geroztik, Botturak bere izen ona finkatu du sukaldaritza-indar sortzaileenetako gisa. Osteria Francescanan –Modena hirian duen 3 Michelin izarreko jatetxean– Botturak kulturari, arteari, musikari eta kontakizunari ematen dien garrantziak gidatutako ekintza emozional bihurtzen da afaria. Tradizio italiarrak zalantzan jarri ditu Botturak hasiera-hasieratik, mahaikideak animatzeaz gain italiar gastronomiari kritikaz begiratzera, nostalgiaz… Read more »

Dan Barber

Barber sukaldaria eta idazlea da, eta Manhattaneko eta Stone Barns-eko Blue Hill jatetxeen burua eta arima. Stone Barnsekoa, New Yorkeko aldirietan dago, eta nekazaritza-ekoizpeneko zentro baten parte da. Bertan, sukaldariak, lurretik lortutako osagai paregabeen bidez, lurrarekin konektatzen ditu bazkaltiarrak. Barberrek ingurumenaren aldeko borroka defendatzen du, sukaldaritza jasangarria eta arduratsua izatea baitu helburu. Elikadura eta nekazaritzari… Read more »

Gastón Acurio

Peruko sukaldaritzaren ikurra. Acuriok 40 jatetxe baino gehiago ditu 12 herrialdetan, horien artean, Astrid & Gastón jatetxe goraipatua. Sukaldaritza garapen sozialerako tresna gisa hartzen tematzen da.  Ospetsua da egindako lan filantropikoengatik, eta horren adibide dugu Pachacútec-en, Limako aldirian, sortu zuen sukaldaritza-eskola . Gainera, sutsuki defendatzen ditu kultura, gizartea eta ingurumenarekin lotutako borrokak. 2011n, esaterako, kanpaina… Read more »