Edición: 2022

2022

Douglas McMaster – Aipamen Berezia

Douglas McMaster Londresko Silo jatetxearen chef jabeak bere sormena erabiltzen du “zero waste” filosofia sustatzeko. Hitzaldi hori Zero Waste Cooking School-en bidez zabaltzen du. Ekimen hori konfinamendu garaian sortu zen, eta bere helburua da filosofia hori sustatzea eta gizartea hondakinen arazoaz kontzientziatzea, modu hurbil eta sortzailean, eduki online-en bidez. McMasterren aburuz, janaria alferrik galtzea giza… Read more »

Edson Leite – Aipamen Berezia

Edson Leitek Gastronomia Eskola Periferikoa sortu zuen 2012an. São Pauloko sukaldari honek gazteak sukaldaritzan trebatzeko eta gazteei psikologikoki laguntzeko programak diseinatzen ditu, lan-aukera baten bila ari direnengan pentsatuta. Bere taldearekin batera, elikagaiak alferrik galtzeari buruz kontzientziatzen saiatzen da, eta gastronomia erabiltzen dute gizartea eraldatzeko ardatz gisa. Horretarako, gizarte, hezkuntza, teknologia eta psikologia-arloetan jarduten dute, eta,… Read more »

Fatmata Binta

Fatmata Binta, Sierra Leonan jaioa, Afrikako fula etniaren kulturaren eta sukaldaritzaren esentzia ezagutarazten ahalegintzen da, bere “Dine on a mat” ekimenaren bidez. Jatetxe nomada bat da, herrialde-mota askotara eraman izan duena, murgiltze-ariketa baten bidez komunitate fulak nola jaten duen eta janariarekin nolako interakzioa duen erakusteko, haientzat eguneroko errealitatea baita jasangarritasuna, “moda”ko kontsigna baino gehiago. Ekimenari… Read more »

Narda Lepes

Narda sukaldaria, komunikatzailea eta ekintzailea da. Duela 20 urte, El Gourmet kanalean egin zuen debuta, eta hura telebistako eta irratiko karrera arrakastatsuaren hasiera izan zen. Zenbait libururen egile da: Comer y pasarla bien, Ñam ñam. Manual para alimentar a un pequeño omnívoro eta 201 tips para no comer como el or**. 2017an bere jatetxea inauguratu zuen, Narda Comedor, eta, 2020an, Latin America’s 50 Best rankingean sartu zen. Zenbait elkarte eta proiekturen sorreran partaidetza integrala izan zuen, hala nola A.C.E.L.G.A., M.I.G.A. eta Masticar azokan; haietan guztietan, elikadura-ohiturak aldatzea sustatzen du, eta, horretarako, produktu begetalak lehen planoan jartzea. Gainera, Lurreko Langileen Elkartearekin (UTT) dihardu lanean, bitartekaririk gabeko produktuen salmenta sustatzeko.
2020ko azaroan, The World’s 50 Best izeneko ranking ezagunak Latinoamerikako Emakumezko Chef Onena izendatu zuen.

Elena Reygadas

Elena Reygadas Mexikoko gastronomiako irudi garrantzitsuenetako bat da. Jatetxe eta okindegi ezagun batzuen talde bateko chefa eta jabea da: Rosetta, la Panadería de Rosetta, Lardo eta Café Nin. Elena Reygadas sukaldaria Mexikoko tokiko produktuaren eta elikadura osasungarriarekin eta jasangarriarekin lotura duten gizarte-kausen defentsarekin konprometituta dago. 2019an, bere lehen liburua argitaratu zuen, ‘Rosetta’, Sexto Piso argitaletxeak argitaratua. Sari ugari jaso ditu, hala nola Latin America’s Best Female Chef (2014).

Josh Niland

Sydneyko (Australia) Josh Niland chefak arraina prestatzen, garraiatzen, ontzen eta biltegiratzen dugun modua eraldatu du. Arraina osorik, hondakinik gabe, prestatzeko ikuspegi etiko, jasangarri eta iraultzailea dauka, eta horri esker, aintzat hartu da mundu osoan. Chefak sari ugari irabazi ditu, hainbat jatetxe ditu eta James Beard sari bat irabazi zuen.

Gaur-gaurkoz, Joshek lau espazio ditu: Saint Peter, Charcoal Fish, Fish Butchery Paddington eta berriki irekitako Fish Butchery Waterloo. Halaber, The Whole Fish Cookbook eta Take One Fish liburuak idatzi ditu.

Pia León

Pía León 50 Best Restaurants Latamen zerrendako buru izan da hiru urtez jarraian, eta munduko hamar jatetxe onenen artean bozkatua izan da, bost urtez jarraian; Central jatetxeko sukaldea zuzendu zuen eta jabekidea izan zen, Virgilio Martínez senarrarekin batera, hamarkada batez, bere kontura Kjolle jatetxearekin dibertsifikatzea erabaki aurretik. Jatetxea Latinoamerikako 50 Best Restaurantsen zerrendan sartu zen,… Read more »

Trine Hahnemann

Trine Hahnemann Danimarkako chef eta sukaldaritza-idazlea da.  Hahnemann aktibista ere bada, eta duela zenbait urtez geroztik hona, gastronomia beste modu batean bizitzeko modua sustatzen du: dibertsitate eta justizia sozialean oinarrituta. Hahnemannek 10 gastronomia-liburu idatzi ditu danieraz –bere ama-hizkuntzaz– eta beste 7 ingelesez, besteak beste, hauek: Copenhagen Food (2018), The Nordic Diet (2009) eta The Scandinavian… Read more »

Mauro Colagreco

Colagreco (La Plata, 1976) Buenos Airesen hazi zen eta bertan ikasi zuen sukaldaritza, baina Frantzian egin du bidea gastronomian 2001etik aurrera. Bernard Loiseaurengandik ikasteko aukera izan zuen, harik eta 2003an chef ospetsua hil zen arte. Ondoren, Alain Passard, Alain Ducasse eta Guy Martin frantziar chef ospetsuekin trebatzen jarraitu zuen. 2006an lekualdatu zen Mentonera, Kosta Urdineko… Read more »