Caleb Zigas

Zigas La Cocina inkubagailu sozialeko zuzendari exekutiboa da. Proiektu horrek laguntza ematen dien baliabide gutxiko pertsonei (gehienbat, emakume etorkin eta afroamerikarrei) San Frantziskon beren negozio propioaren jabe izan daitezen. Bost urteko prestakuntza- eta jarraipen-programa batekin, La Cocinak 30 mikronegozio sortzen lagundu du, eta beste 90 sustatu. Pastelgilea lanbidez eta Globalizazio eta Kulturako graduduna Michiganeko Unibertsitatean, Zigasek mikroproiektuen finantzaketari buruzko prestakuntza jaso zuen Bolivian, ProMujer GKEarekin lankidetzan aritu zenean.