Daniel Patterson eta Roy Choi

Daniel Patterson chefak goi mailako sukaldaritzan duen eskarmentu zabala eta Roy Choiek street-food hizkeran duen trebetasuna Locol proiektuaren zerbitzura jarri dira. Janari lasterraren paradigma aldatu nahi duen Estatu Batuko jatetxe-kate multzo batek eratzen dute proiektua. Ez sukaldaritza janari osasuntsuaren ameskeria bihurtzeko helburuarekin, baizik eta guztiontzako ona den errealitate bilakatzeko. «Janari lasterraren iraultza» eginez, arraza, elikadura eta pobreziaren arteko ekuazio estigmatizatua aldatzen dute, eta erakusten dute hobeto eta merkeago jan daitekeela.