Douglas McMaster

Silorekin, Erresuma Batuko zero waste lehen jatetxea baita, Douglas aitzindaria izan da gaur egun nazioartean zabaltzen ari den ikuspegi batean, joeraren kontra doazen jardunbideak eta mundu osoko sukaldari gazteen inspirazio iturri diren “industriaurreko” sukaldaritza eredu bat normalizatu baitu, non ezer ere ez dago sobera: dena eraldatzen da. Recycle kontzeptua upcycle kontzeptuarekin ordezten du, eta frogatzen du hondakinak existitzen direla soilik beraiekin zer egin ez dakigulako eta sukaldaritzak kontsumo ereduak aldatzen eta iraunkortasunaren alde egiten lagundu dezakeela, ez soilik kontsigna gisa ulertuta, baizik eta errealitate gisa ulertuta.

«Janari-hondarrekin zer egin ez dakigulako baino ez dugu janaria alferrik botatzen. Ez dugu behar beste sormen-indarrik jartzen hondarrekin zer egin jakiteko; gure irudimenaren porrota da.»