Fatmata Binta

Fatmata Binta, Sierra Leonan jaioa, Afrikako fula etniaren kulturaren eta sukaldaritzaren esentzia ezagutarazten ahalegintzen da, bere “Dine on a mat” ekimenaren bidez. Jatetxe nomada bat da, herrialde-mota askotara eraman izan duena, murgiltze-ariketa baten bidez komunitate fulak nola jaten duen eta janariarekin nolako interakzioa duen erakusteko, haientzat eguneroko errealitatea baita jasangarritasuna, “moda”ko kontsigna baino gehiago. Ekimenari esker, Ghanako 12 komunitate eta 4 eskualdetako 300 familiak baino gehiagok jaso dute onura. 

Fulani Kitchen Foundation-en helburua da fula eskualde guztietako emakumeak eta neskak heztea, ahalmentzea eta ahalduntzea. Lehenik eta behin, emakumeen santutegi izango den zentro bat eraiki du, haien premia sozialei, hezkuntzazkoei eta komunalei erantzuteko balioko duena. Hainbat motatako produktuak prozesatzeko eta ontziratzeko babesleku seguru gisa ere funtzionatuko du zentroak. Fundazioa lau hektareatan hasia da lanean, eta espero du 500 hektarea izatera iristea, horrela 200 tona Digitaria —glutenik gabeko artatxiki bat— esportatuko dituzte Afrikako eta atzerriko hainbat herrialdetara.