Ghetto Gastro

Hiru sukaldarik argi izan zuten New Yorken zein beharrezkoa zen gastronomiaren diskurtso ofiziala –estereotipo estandarizatuetara oso mugatua egon dena– dibertsifikatzeko espazio bat sortzea. Artea, musika eta kontzientzia soziala uztartuz, duela 7 urtetik hona espazioa eta ahotsa eskaintzen die Ghetto Gastrok gazteei, batez ere aldirietakoei, talde sortzaileei edo, besterik gabe, aniztasuna eta inklusibotasuna ongarritzeko aukera ematen duten pertsonen lanari, sukaldaritza industriaren beraren hutsune handi hori eta, oro har, gizartearen hutsune handi hori betetzea helburu. Estatu Batuetako egungo testuinguruan, hots, bai pandemiaren eta bai Black Lives Matter-en testuinguruan, haren mezua eta lanak biderkatu egin dira, eta oihartzun handiagoa izan dute azkenaldiko gertakarien beroan.