Jessamyn Rodriguez

Harlem auzotik, kanpo geratu den giza kapitala sustatzen du, ogiaren munduaren inguruko negozioen prestakuntza, inkubazio eta sorreraren bidez. Hot Bread Kitchen-en batez ere emakume eta etorkinekin lan egiten dute, bederatzi hilabetetan zehar ordaindutako prestakuntza-programa eskainiz, besteak beste informatika, matematika edo ingelesa bezalako ikasgaiak jorratuz. Ikasketak amaitzean, emakumeek lan-mundura sartzea lortzeaz gain, lehen irabazten zutena baino %70 gehiago irabaztea lortzen dute. Bere enpresa-inkubagailuan gizon eta emakumeei laguntza ematen die beren ekimenak abian jar ditzaten eta independentzia ekonomikoa lor dezaten. Parte-hartzaileen proiektuak bultzatu eta bideratzeaz gain, pertsona hauen eskura jartzen du 3000 oin karratuko zonalde bat, Hot Bread Kitchen proiektuarekin akordioa duten establezimendu-sareari onura ateraz, janaria prestatu eta saltzeko aukera emanez. Orain arte 120 negozio baino gehiagori eman die laguntza.
www.hotbreadkitchen.org