Jock Zonfrillo

Chef eskoziar hau itzaltzen ari den elikadurari buruzko memoria bat gordetzeko ari zen lanean: Australiako aborigenena, hain zuzen. Australiako nortasun gastronomikotik kanpo geratu den antzinako kultura zahar hau deskubritu eta aldarrikatzen eman zituen azken 17 urteak. Denbora horretan, urruneko ehunka herrixka bisitatu zituen, eta bertako biztanleen aberastasun gastronomikoa jaso zuen, gerora Orana izeneko bere jatetxe ospetsuaren menuan eta telebistako programetan txertatzeko. «Jasotakoa baino gehiago itzultzeko» filosofiari jarraikiz, Zonfrillok Orana fundazioa sortu zuen 2016an, helburu ugarirekin: indigenen komunitateei bidezko ekoizpen eta merkaturatzerako laguntza ematea, lurraldeko 10.000tik gora osagaiak dokumentatzea eta erabilera berriak ikertzea, besteak beste.

The Orana Foundation