José Andrés

2010eko Haitiko lurrikararen ondoren, José Andrések World Central Kitchen sortu zuen, bere sukaldari-sarearen esperientzia erabiliz bertako herritarrei azpiegiturak eta prestakuntza emateko eta eskoletan elikadura- eta osasun-arazoak konpontzeko, jatetxeen arloan lan egiten dutenen maila hobetzeko lantegiak antolatzeaz gain. Gaur egun, ekimen honek 10 proiektu ditu abian bost herrialdetan, Washington DC-n antolatzen den chef mentoreentzako programa barne. 2002az geroztik, José Andrések Capital Food Fight ekitaldia antolatzen du urtero, “Iron Chef” lehiaketaren antzera sukaldarien arteko “sukalde guduak” burutuz, DC Central Kitchen-en antzeko proiektu sozialentzat funtsak biltzeko xedearekin. 2010. urteaz geroztik, Hillary Clintonek, besteak beste, sortu zuen Global Alliance for Clean Cookstoves proiektuaren enbaxadorea da José Andrés.
www.worldcentralkitchen.org
www.capitalfoodfight.org