José Andrés

Planetan eragin handien duen gizonen artean aurkitzen da, Times aldizkariaren arabera, baina José Andrés ez da konforme arrakasta handiko jatetxe-kate bat edukitzearekin edo komunikabideetan sona handiko pertsona izatearekin. Aitzitik, elikadura sektoreko hainbat mailatan aldaketak bultzatzen dabil. Washingtonen sustraituta, espainiar chefak ez du erreparorik izan are politikagintzan aritzeko eta erreformak sustatu ditu etorkinen aferan zein lan arloan, eta baita «elikadura politikari ekiteko modu inteligenteago» bat ere. Bere ikusgarritasunaz baliatzen da diru-sarrerak lortzeko, eta lortutakoa Washingtonen eta Los Angelesen sukaldaritza gizarte aldaketarako tresna gisa darabilten proiektuei ematen die. Obamaren administrazioko Herritarrentzako enbaxadore eta Hillary Clintonek.