Mariana Aleixo

2010ean, Mare de Sabores programa sortu zuen, eta Redes da Mare mugimendu komunitarioan integratu zuen Mugimendu horrek herritarren eskubideak babesten eta bermatzen ditu Rio de Janeiroko Mare komunitatea osatzen duten 16 faveletan. Elikadura arloko osagai bat jarri zuen, izan ere, sukaldaritza tailerrak eskaini zituen, eta jarduera gastronomikoak sustatu, besteak beste. Duela urte batzuetatik hona buffet bat dauka, non proiektu nagusiko emakumeak enplegatzen dituzten eta janari osasungarria eskaintzen duten, prezio solidarioan.

Pandemiak iraun bitartean, Mare de Sabores elikagaien banku eta janari solidarioa ekoizteko zentro bihurtu da, bere favelan bertan, zeina Rioko handienetako bat den. Kontzientziazio, hezkuntza eta lan sozialeko kanpaina handia egin du kontingentziaren erdian, elikagaien segurtasunaren, kudeaketaren, prestaketaren eta janarien banaketaren arloko lan guztia gidatuz eta koordinatuz.