Mario Castrellon

Panama deskubritzeko dagoen herrialdearen kultura gastronomikoa bultzatzen du nazioartean, ekintzaile gisa duen lidergoa aprobetxatuta garapen sozialeko aukerak sortzeko, batez ere kafe komunitateetan; izan ere, gaur egun munduko kaferik baloratuenetako eta preziatuenetako bat ekoizten da komunitate horietan (geisha kafea), baina horren irabaziek, ordea, ez dute probrezia murriztea lortzen, ez eta produktibitatea handitzen ere. Maitoko sukaldariak bidezko merkataritzako dinamikak bultzatzen ditu, bai eta egoera ahuletan dauden ekoizle eta emakumeentzako prestakuntza guneak eta enplegu aukerak ere.

«Nire asmoa da herrialde gisa aintzat har gaitzatela, ez banako edo jatetxe gisa. Hain zuzen ere, horrexek inspiratzen nau egunero gauza berriak egiteko, berritzeko eta Panama ahalik eta ondoen ordezkatzeko».