Nani Moré

Asociación de Comedores Ecológicos de Cataluña elkartearen sortzailea. Haurren elikadurarako kontsumo-ohiturak jorratu eta zabaltzen saiatzen da. El plato o la vida (2012) dokumentalaren gidoilari eta zuzendaria izanik, Kataluniako Parlamentuan aurkeztutako mozio batean lanean aritu zen, dekretu bidez eskoletako jantokiak hezkuntza-espazio gisa aitortzeko helburua zuena. Hainbat hezkuntza-erakunderekin lan egiten du haurrek behar dituzten elikagai osasuntsu eta freskoak kostu murriztuan prestatzeko beharrezkoak diren aldaketak lortzeko.
www.menjadorsecologics.cat