Niko Romito

Chef italiarrak protokolo bat prestatu du Erromako Sapienza Unibertsitatearekin lankidetzan, ospitaleetan janari osasuntsuagoa eta gozoagoa emateko, pazienteen ongizate fisiko eta emozionalean eragin dezan. «Inteligentzia Nutrizionala» proiektuaren bitartez Romitok ospitaletako catering produkzio-katea birdiseinatzen du, Reale bere jatetxe izartsuan garatutako teknika eta kontzeptuez baliatuta janarien kalitate organoleptikoa hobetzeko eta osagaien nutrizio-balioa handitzeko xedez. Romitok Italiako ospitaleetako eguneko aurrekontuari eusten dio, non eta ospitaletako janariaren % 45 zaborrean amaitzen duen herrialde batean.