Teresa Corçao

2002. urtean hasi zen tapiokaren inguruko ikerkuntza- eta zabalkunde-lan sakona burutu du Río de Janeiroko eskola publikoetan, 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua, maniokaren erabilera berreskuratzeko xedearekin, Brasilgo elikagairik ospetsuena hain zuzen. Denbora honetan, 3000 haurrei irakatsi die tapioka nola prestatu historiaren, musikaren, folklorearen eta sukaldaritzaren tresna didaktikoak erabiliz. Ekimen honen eskutik sartu zen sukaldari hau lehenengo aldiz Río de Janeiroko eskoletako hezkuntza-programetan. Aurrerago, Maniva Institutua sortu zuen ekoizle ekologikoei laguntza eta aukerak eskaintzeko helburuarekin. Gainera, Ecochef lankidetza-sarea ere sortu zuen kontsumitzaileen, ekoizleen eta sukaldarien artean harremanak ezartzeko, komunean duten interesaren inguruan: tokiko produktuen kontsumo kontziente eta iraunkorra sustatzea. Zabalkudearen alorrean, dokumentalak burutzen ditu gaia ezagutzera emateko.
www.institutomaniva.org