Xanty Elias

Acánthum da Huelvan (Espainia) dagoen Michelin izarradun jatetxe bakarra, eta bertako sukaldaria bere eskualdearen garapenean sartuta dago buru-belarri: Prenauta Fundazioaren presidentea den heinean, turismoaren, berrikuntzaren eta sukaldaritzaren sektoreko ekintzailetzaren alde egiten du. Elikaduraren heziketa bultzatzeko asmoarekin, Los Niños se Comen el Futuro izeneko ekimena abiarazi zuen (2018), non Lehen hezkuntzako ikastetxeetan Kultura Gastronomikoaren irakasgaia sartzea aurreikusten baitu. Ekimenaren programa pilotua 2018-2019 ikasturtean egin zen eta 6 eta 7 urte bitarteko 2.200 ikasleri eman zitzaien esandako irakasgarri, Andaluziako 50 eskolatan.

«Oso osasun-arazo handia dugu. Haurrei ez diegu kozinatzen irakatsi nahi, baizik eta hezi egin nahi ditugu, zenbait irizpideren arabera zentzuzko erabakiak hartu ahal ditzaten beren elikadurari eta osasunari buruz, egunero egiten duten zerbaitetan, hots, jateko orduan».