Alex Atala

Times aldizkariaren arabera munduan eragin handiena duten 100 pertsonen zerrendan azaldu zen Latinoamerikako lehenengo sukaldaria izan zen. Sao Pauloko D.O.M. jatetxeari esker (bi Michelin izar), ospe handia lortu zuen Amazoniako produktuak berreskuratzeagatik, eta, horrela, haren herrialdeko nortasun gastronomikoaren inguruan hausnartzeko gonbita egin zuen. Sukaldetik kanpo hainbat proiektu bultzatzen ditu; esaterako, Atá, tokiko komunitateei babesa emateko produktu endemikoak merkaturatzeko helburua duen institutua. 2018an Fru.to kongresua aurkeztu zuen. Hor, nekazaritza, biologia, garapen jasangarria eta beste hainbat arlotako nazioarteko adituek munduko biztanleriaren hazkundearen ondorioz elikaduraren inguruan datorkigun erronka izugarria aztertu zuten.