Carlos Zamora

Zamora, De Luz jatetxearen eta Espainiako beste zazpi lokalen burua, duela hamar urtetik ari da jatetxeak eta pertsonak kudeatzeko eredu jasangarri eta arduratsu bat sustatzen. Chef ekintzaile hori erakunde eta kausa sozialekin duen loturagatik eta tokiko ekoizle eta nekazari ekologikoekin duen harremanagatik nabarmendu da. Horiei, hain zuzen, ekonomikoki laguntzen die. 2010. urtean, Depersonas Cocinando con Sentido izeneko catering sozialeko konpainia sortu zuen, eskola eta adineko pertsonentzako eta gaixoentzako egoitzetan elikadura osasuntsua eskaintzen duena. Zamorak, gainera, gizarte-inklusioa sustatzen du bere jatetxe-kateko langileen artean; izan ere, bere 180 langileen % 25 inguru enplegagarritasun txikiko profilekoak ziren, hala nola 55 urtetik gorako langileak, desgaitasun mota desberdineko pertsonak, etorkinak eta erdi-askatasuneko erregimenean dauden presoak. Zamorak Centre International de Glion zentroan (Suitza) egin zituen sukaldaritza-ikasketak, eta bekadun izan zen Culinary Institute of America institutuan. Bere proiektu propioei ekin aurretik, Lancaster (Paris) eta Villa Magna (Madril) hoteletako sukaldeetan lan egin zuen, aholkulari izan zen eta Grupo VIPS enpresako jatetxeen errezeten arduradun izan zen.