Dan Barber

Barber sukaldaria eta idazlea da, eta Manhattaneko eta Stone Barns-eko Blue Hill jatetxeen burua eta arima. Stone Barnsekoa, New Yorkeko aldirietan dago, eta nekazaritza-ekoizpeneko zentro baten parte da. Bertan, sukaldariak, lurretik lortutako osagai paregabeen bidez, lurrarekin konektatzen ditu bazkaltiarrak. Barberrek ingurumenaren aldeko borroka defendatzen du, sukaldaritza jasangarria eta arduratsua izatea baitu helburu. Elikadura eta nekazaritzari buruzko hizlaria da, Harvard Unibertsitateko Medikuntza Eskolako aholkularia ere bai, eta Gorputz Gaitasuna, Kirola eta Elikadurari buruzko Barack Obama presidente ohiaren batzordean parte hartu zuen. Barberren filosofiaren funtsa da zer jaten dugun, nola ekoizten dugun eta naturan nolako eragina duen jakitea.