Dominique Crenn

Dominique Crennek oroitzapenak janari bihurtzen ditu bere jatetxe modernista eta irudimentsuan: Atelier Crenn izan zen, hain zuzen, hiru Michelin izar lortu zituen lehenengo jatetxea emakumeek zuzendutakoen artean Estatu Batuetan. Hitzaldiak ematen ditu, besteak beste, Harvard Unibertsitatean, eta mundu osoko mintzaldi ugaritara joan ohi da. Estatu Batuetako The Culinary Institute of Americak «Lidergoagatiko Augie saria» eman zion 2015ean. Gaur egun, Crennek modernotasuna, kalitate handiko artisau-lana eta sasoiko produktua bereizgarri izango dituen sukaldaritza sortzeko asmoa du. Bere gastronomia-estiloak eta nortasun enigmatikoak arrastoa utzi dute San Frantziskoko sukaldaritzan, eta ospe handia –bidezkoa eta sendoa– ari da hartzen nola Estatu Batuetan hala nazioartean, sasoiko bere sukaldaritza artisau eta modernoarekin.