Elena Arzak

Elena Arzak munduan eraginik handiena duten sukaldariburuetako bat da. Juan Mari Arzak euskal sukaldariburu ospetsuaren alaba da, eta jatetxe familiarrean, Arzaken, 3 Michelin izar dituen jatetxean, ikasi zuen lanbidea. Gaur egun, jatetxeko sukaldeburua da. Londresko Halkin hoteleko Ametsa jatetxearen (Michelin izar batekoa) ardura ere badu. Bere lurrari oso atxikia, zaporeekin zein koloreekin esperimentatzea eta berritzea du gustuko; hori maite du, eta horrek eman dio nazioarteko ospea.