Emiliana Puyana

San Frantziskoko (Estatu Batuak) La Cocina gizarte-inkubagailuko zuzendari exekutiboa da. Proiektu horrek hamar urtez baino gehiagoz lagundu die baliabide gutxiko pertsonei beren negozioa zabal dezaten (gehienbat, emakume etorkin eta afroamerikarrei). Bost urteko prestakuntza- eta jarraipen-programa baten bidez, La Cocinak 90 mikronegoziori lagundu die, eta horietatik 30ek baino gehiagok lokala zabaldu dute. Sukaldaritza eta janaria dira Emilianaren pasioak. Bere lehen esperientziak familiaren sukaldean izan ziren, Venezuelan, eta han ikasi zuen janariak gaitasun handia duela pertsonak biltzeko eta elkartuta mantentzeko. Culinary Institute of America ikastetxean graduatu zen, 2002an, eta, gero, New Yorketik San Frantziskora aldatzea erabaki zuen. Hor, La Folie, Salt House eta Marla Bakery jatetxeetan lan egin du, hasi sukalde-laguntzaile gisa eta sukaldeburu posturaino. 2011n La Cocina programara bildu zen ekintzaile moduan, eta ozpinetakoen bere negozioa sortu zuen. Hiru urte geroago, La Cocinara itzultzea erabaki zuen, baina hezitzaileen aldean oraingoan, eta, besteak beste, Reem’s jatetxea –2019ko James Beard sarietan finalaurrekora heldu zen– sustatzen lagundu zuen.