Enrique Olvera

Oso sukaldari goraipatua da, bere ezohiko talentuaren eta karisma bereziaren bidez aldatu egin duelako, mundu osoarentzat, mexikar sukaldaritza, modu ausart, erraz eta oroitarazlean kozinatuta. Hainbat negozio jarri ditu abian Olverak; adibidez, Pujol jatetxea –Mexikoko jatetxerik onena– zuzentzen du, eta New Yorken debutatu du duela gutxi, arrakasta handiz, Cosme jatetxearekin. Janari sinplea prestatzen du, erraza, eta kolore aberatsetan eta zapore sinesgaitzetan jartzen badu ere azpimarra, kultura eta ekologia ere garrantzitsuak dira bere sukaldaritzan; antzina baliatzen ziren tekniken bidez kozinatzen du (abangoardiakoekin uztartuta), tokiko espezie ia desagertuak edo oso ezohikoak lortzen ditu eta, halaber, produktu jasangarriak eta kalitate gorenekoak erabiltzeko konpromisoa du hartuta bere gain. Olvera genetikoki eraldatutako produktuen laborantzaren aurkako borrokan ere aritu ohi da, eta Mexikoko haurren dieta hobetzeko heziketa-programetan parte hartzen du, Mexiko baita munduan obesitate-indize handienak dituzten herrialdeetako bat.