Ferran Adrià

Adrià izena El Bulli jatetxe enblematikoaren izenarekin lotuta dago, bertan eskemak hautsi eta sukaldaritzan sorkuntza eta berrikuntza gisa ulertzen zena inork ez bezala hedatu baitzuen. Plateren funtsa mantenduta, sukaldari katalan honek osagaiak, testurak, formak, tenperatura eta estetika eraldatu zituen. Sukaldaritzako dozenaka teknika (esferifikazioa, apar jangarriak,…), ekipamenduak eta esperientzia gastronomikoa bizitzeko hainbat teknika asmatu zituen. Lehenengo sukaldaria izan zen bere lana documentan erakusten (Kassel, Alemania), arte garaikideko munduko erakusketa garrantzitsuenetariko batean, Adriàren abentura berriena Bullifoundation da, sormen gastronomikoaren inguruko ikerketa eta hedapen proiektu erraldoia.