Ferran Adrià

Sukaldaritzaren historia aldatu zuen betiko, sormenetik eta berrikuntzatik abiatuta, jatunen eta mahai gainekoaren arteko harremana berregituratu baitzuen. Adrià entzunda, berehala etorriko zaigu gogora Kataluniako El Bulli ikonikoa, «deseraikuntza» kontzeptuarekin eskemak apurtu baitzituen. Plateren funtsa mantenduta, Adriàk osagaiak, testurak, formak, tenperatura eta estetika eraldatu zituen. Dozenaka sukaldaritza-teknika –adibidez, esferifikazioa eta apar jangarriak– asmatu zituen, baita esperientzia gastronomikoak bizitzeko ekipamendu eta modu ugari ere. Alemaniako Kassel hirian egiten den documenta erakusketa ospetsuan –arte garaikideko erakusketen artean itzal handienetako batean– bere lana ikusgai jarri zuen lehen sukaldariburua izan zen Adriá. Adriàren azken abentura elBullifoundation da, sormenaren eta ezagutzaren kontzeptuetan sakontzen duen gogoeta-proiektu eskerga.