Gastón Acurio

Peruko sukaldaritzaren ikurra. Acuriok 40 jatetxe baino gehiago ditu 12 herrialdetan, horien artean, Astrid & Gastón jatetxe goraipatua. Sukaldaritza garapen sozialerako tresna gisa hartzen tematzen da.  Ospetsua da egindako lan filantropikoengatik, eta horren adibide dugu Pachacútec-en, Limako aldirian, sortu zuen sukaldaritza-eskola . Gainera, sutsuki defendatzen ditu kultura, gizartea eta ingurumenarekin lotutako borrokak. 2011n, esaterako, kanpaina arrakastatsu bat hasi zuen Perun labore transgenikoak izatearen aurka eta, horri esker, hamarkada batean debekaturik egon ziren.