Heston Blumenthal

Heston Blumenthalen ibilbide geldiezinak bereizgarriren bat du, jatetxeetan xehetasun
guztietan jartzen duen pasioa. Betiereko aprendiztzat dauka bere burua, gaztetatik ezin konta
ahala lokal eta jatetxetatik igaro dena, beti ikasten jarraitzeko helburuarekin. Gaur egun,
munduko sukaldari onenen artean dago, eta Londresko jatetxeak, Dinner, 2 Michelin izar ditu.
Hamasei urte zeuzkan Frantziako Provencera bidaiatu zuenean, eta atzera bueltarik gabe
erakarri zuen gastronomiaren munduak; ikasi zuen sukaldaritzako esperientzia ez zela janarira
mugatzen, askoz ere baliotsuagoa zen zerbait bihur zitekeelako: egiazko zentzumenez kanpoko
esperientzia bat, berebiziko garrantzia zutena lurrinek, hotsek, jatetxeko argiztapenak eta
konpainiak.
That Fack Duck (Bray) britainiar chefak maiz aritu beste diziplina batzuekin batera, gizakiek
janariarekiko duten pertzepzioarekin eta harekin duten harremanarekin esperimentatzeko.
Sukaldaritza zentzumen-anitzaren aitzindaria da, eta sormen lantsua du oinarri: «Kontzienteak,
subkontzienteak, emozioek eta sentimenduek baldintzatzen duten gure portaera».