Ilse Crawford

Ilse Crawford diseinatzailea, akademikoa eta sormenezko zuzendaria da eta egiteko sinple bat du: gizakion behar eta desioetan ardaztea sortzen dituen espazioak. Londreseko Studioilse diseinu-estudioko sortzaile gisa, Crawfordek eta diziplina arteko bere lantaldeak pertsonak eroso sentitzeko espazioak proiektatzen dituzte: etxean bezala sentitzeko moduko espazio publikoak, eta bertan bizi direnentzako zentzua duten etxebizitzak. Studioilsek alor horretan erreferente bilakatu diren zenbait proiektu garatu ditu, besteak beste: Soho House (New York), Cecconi’s (Londres), Ett Hem (Stockholm) eta itxarote-geletarako kontzeptu berri bat Cathay Pacific airelinearentzat. 2017an, Massimo Bottura chefarekin eta haren Food for Soul fundazioarekin batera, Studioilsek Londreseko St Cuthberts zentroa birdiseinatu zuen Refettorio Felix instalazioa bertan kokatzeko. Instalazio hori jangela komunitario bat da, eta otordu osasuntsuak ematen dizkie bertako komunitatean egoera ahulean dauden pertsonei, bota behar ziren osagaiak erabilita.