Iñaki Martínez de Albéniz

Soziologian doktorea da, eta gai hori irakasten du Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Martínez de Albéniz duela asko dago gastronomiari lotuta, haren garrantzi sozial eta kulturalak erakarri baitzuen. Mugaritz jatetxearen ohiko kolaboratzailea da –hainbat sormen-ekimen garatu ditu jatetxearekin; tartean, The Candy Project–, baita Sukaldeko Elkarrizketak biltzarreko edukien arduraduna ere. Horrez gain, egile-sukaldaritza zabaltzera zuzendutako beste jarduera batzuk antolatzen ditu. Berrikuntza sozialeko proiektuetan parte hartu izan du, eta sarritan izaten da hedabideetan. Sukaldaritzaren munduan murgildu den azken aldia 50 begirada: gastronomia garaikidearen mugimenduaren barrena erakusketa ausartaren komisario gisa izan da.