Joan Roca

Bere familiak Katalunian zuen jatetxean eman zuen haurtzaroa Joan Rocak, eta bere bi anaiekin (Josep sommelier bikaina eta Jordi gozogile aparta) zuzentzen du gaur egun, Katalunian baita ere, bere jatetxe propioa, hiru Michelin izar dituena: El Celler de Can Roca. Gainera, borondate oneko enbaxadore izendatu ditu duela gutxi hiru Roca anaiak Nazio Batuen Garapenerako Programak, elikadura hobearen eta janari-segurtasunaren alde egiteagatik, garapen jasangarria sustatze aldera. Roca sukaldaritza-ikertzaile sutsua da, eta sukaldaritza tradizionalean berrikuntza teknikoa aplikatzen duelako ez ezik, tokiko produktuak izugarri gustatzen zaizkiolako ere bada ezaguna. 2013an, El Somni estreinatu zuen bere taldeak, sentimen anitzerako ekoizpen bat, janariaren, musikaren eta artearen arteko elkarreragina aztertzen dituena. Halaber, «gastrobotanika» deritzoneko ikerketa-proiektu baten aitzindari ere izan zen; proiektu horren bidez ezohiko basa-espezieen zerrenda bat sortu zen Rocak, espezie horiek gure kultura gastronomikoan jasangarritasunez berriz sar daitezkeelakoan.