Jorge Ruiz Carrascal

Elikagaien Teknologiako irakaslea Extremadurako Unibertsitatean eta katedraduna Kopenhageko Unibertsitateko Elikagaien Zientziako departamentuan. Bere ikerketa-jardueraren parte bat Foulum Research Center-en (Danimarka) eta Cornelleko Unibertsitatean (AEB) egin du. 130 artikulu baino gehiago argitaratu ditu inpaktu-faktore handiko aldizkarietan, INDAGA (Investigación, Innovación y Desarrollo Aplicados a la Gastronomía) sare nazionaleko ikertzaile arduraduna da, eta ikerkuntza-proiektu eta enpresa-kontratu ugari zuzentzen ditu.