Massimo Bottura

Bottura grinatsua eta filosofia urratzailekoa dugu; sukaldariak gauzak aldatzeko erabili behar duen benetako boteretzat hartzen du kultura. Osteria Francescana, Modenako 3 Michelin izarreko jatetxean, musika eta arte garaikideko erreferentziekin jokatzen du, edertasuna eta gozamena sortzeko, baina baita bere diskurtsoa zabaltzeko ere, tradizio italiarra zalantzan jartzen baitu ikuspegi kritiko eta ez nostalgiko batetik. Eskualdeko garaian garaiko elikagai bikainak erabiliz, Botturak plater irudimentsuak eta berritzaileak sortu ditu; adibidez, Hara! limoizko tarta hautsi dut, eta Poluzioa (kutsadura nuklearraren aurkako protesta). Osteria Francescana 2016ko jatetxerik onena izendatu zuten The World’s 50 Best zerrendan. Bottura, halaber, ingurumenaren aldeko kanpainen eta borroka sozialen sustatzaile da. Expo Milano 2015 erakusketan, Refettorio Ambrosianoa jarri zuen, eta, han, pertsona behartsuek feriako janari soberakinekin egindako bazkariak jaso zituzten, munduan urtero milioika tona elikagai botatzen direla gogorarazteko. Bere inguruko bazkideekin elkartuta, Botturak gizarte-jantokien eredu hori Rio de Janeirora (2016ko Joko Olinpikoetan), Londresera eta Modenara bertara eraman du.