Mauro Colagreco

Colagreco (La Plata, 1976) Buenos Airesen hazi zen eta bertan ikasi zuen sukaldaritza, baina Frantzian egin du bidea gastronomian 2001etik aurrera. Bernard Loiseaurengandik ikasteko aukera izan zuen, harik eta 2003an chef ospetsua hil zen arte. Ondoren, Alain Passard, Alain Ducasse eta Guy Martin frantziar chef ospetsuekin trebatzen jarraitu zuen. 2006an lekualdatu zen Mentonera, Kosta Urdineko herri turistiko eta ederrera (Italiako mugatik gertu). Mirazur jatetxearen ardura hartu zuen eta urtebetean baino gutxiagoan lehen Michelin izarra lortu zuen. Itsasoko eta mendiko produktuak bertatik bertara edukitzeari eta Colagrecoren beraren sormenari esker, Mirazur The World’s 50 Best Restaurants zerrendako lau lehen postuetan egon da 2016az geroztik.