Michel Bras

Bras sukaldaritzako naturalismoaren aitzindari da, eta lurraldea sortzeko kontzeptutzat hartzearen zale amorratua da. Jasangarritasunaren eta biodibertsitatearen defendatzailea da, bere sukaldean hierarkia baztertzen du: nahiago du bere taldeko kideak «laguntzaile sortzaile» gisa ikusi. Lou Mazuc gurasoen jatetxean ikasi zuen janaria prestatzen, eta sukaldaritzaren filosofian eta argazkilaritzan sakondu zuen. Oraindik sukaldari gaztea zenean, «naturaren erdian» jatetxe bat irekitzeko amets ausarta izan zuen, natura baita haren maitasun eta inspirazio iturri handiena. 1992an, ametsa bete zuen Brasek, Laguiole-ko inguru basatian hotela eta jatetxea irekitzearekin batera. Orain, horko sukaldaria Sébastien semea da. 2017an, jatetxeak zituen hiru Michelin izarrei uko egin ondoren, Bras oraindik ere bere lurraldean eta landareen munduan topatzen duen magiaren maitale sutsua da, eta gauza naturalak eta egiazkoak duen xarmaren jarraitzaile leiala.