René Redzepi

Iparraldeko sukaldaritza berriaren iraultzaren burua da eta, iraultza horrekin, Eskandinaviako erregistro basari protagonismoa ematea lortu zuen, proposamen moderno baten bidez. Bere herrialdea mapa gastronomikoan kokatu zuen, ikuspegi berritzaileen bidez osagai ahaztuen balioa berreskuratuz eta produktu horiek «hemen eta orain» adierazteko duten gaitasuna azpimarratuz. Haren Noma ospetsuak, The World’s 50 Best zerrendan lau aldiz munduko jatetxe onena izendatuak –2010etik 2012ra eta 2014an–, 2017an aldi baterako ateak itxi zituen Kopenhagen, eta munduan zehar bidaiatzeari ekin zion, eta, tarteka, han eta hemen otorduak eman zituen; adibidez, Tulum-en, Mexikon. 2018an, Nomak berriz ateak ireki zituen Danimarkako hiriburuan bertan, baina beste kokaleku batean. Haren itzal handieneko proiektuen artean, Mad nabarmentzen da. Erakunde horren bidez, sinposioak eta elikadurak sortzen dituen erronken inguruan prestatzeko eta hausnartzeko testuinguruak antolatzen ditu.