Ruth Reichl

Ruth Reichl (New York, 1948) munduko gastronomia-kazetari entzutetsu eta eragin handiena dutenetako bat da. The New York Times eta Los Angeles Times egunkarietako sukaldaritza-kritikaz arduratu zen, eta Gourmet aldizkariko argitaratzaile-buru izan zen 1999tik 2009ra. Reichlek Berkeleyko (Kalifornia) jatetxe bateko sukaldari gisa hasi zuen bere ibilbidea, baina arreta laster jarri zuen dibulgazioan eta idazketan, eta horretan jardun du 45 urte baino gehiago. Oso harrera ona izan duten liburuak argitaratu ditu, hala nola Mmmmm: A festiary, Tender at the Bone, Comfort Me with Apples, Garlic and Sapphires eta For You Mom, Finally. 2014an, lehen eleberria idatzi zuen (Delicious!), eta 2015ean, bere hitzetan bizia salbatu zioten 136 errezetaren bilduma (My Kitchen Year). Reichlek sei aldiz erdietsi du James Beard prestigio handiko saria.