Yoshihiro Narisawa

Yoshihiro Narisawa bi Michelin izar dituen Tokioko Narisawa jatetxearen jabea eta chefa da. Sukaldea Narisawaren jolastokia izan zen, aita gozogilea baitzuen. 19 urterekin Europara bidaiatu zuen chef entzutetsuen alboan ikasteko, esaterako, Joël Robuchon eta Paul Bocuse. 1996an, Japoniara itzuli zenean, lehen jatetxea ireki zuen eta Frantziako sukaldaritza klasikoko tekniken eta Japoniako osagaien erabilera poetikoaren arteko nahasketari esker, segituan jaso zuen kritikarien txaloa. Sasoiko osagai organikoei dien begiruneak nabarmentzen du Narisawa, bai eta jasangarritasunaren eta kontserbazioaren aldeko konpromisoak ere. Narisawaren plateretan Japoniako benetako osagaiak aurki ditzakegu (zuhaitz-izerdia, itsasoko sugea, basa-belar eta -loreak…), egosteko teknika berritzaileen bidez prestatuak, eta haikuaren antzeko sukaldaritza-esperientzia eragiten dute.