• Proposatu ekimen eraldatzaileak dituzten sukaldariburuak

    Sukaldaritzan ibilbide profesionala duen oro –haren sukaldaritza-kultura eta naziotasuna edozein izanik ere– izan daiteke sari honetarako hautagai, honako arlo hauetan eginiko lanengatik: sukaldaritza-berrikuntza, osasuna, nutrizioa, hezkuntza, ingurumena, elikagaigintza, garapen sozial edo ekonomikoa, besteak beste.

    Gastronomiaren arloko profesional aktiboek (sukaldariburuak, jatetxe-jabeak, idazleak, kazetariak, besteak beste) edo sektoreko erakundeek proposatu behar dituzte hautagaiak.

    Hautagairen bat proposatu nahi dutenek inprimaki bat helarazi behar dute hari buruzko informazioa emateko eta saria zergatik merezi duen azaltzeko. Era horretan, BCCk komunitate gastronomikoaren ezagutzara jotzen du jendaurrean agian ezagunak ez diren eta ekimen eraldatzaileak dituzten pertsonak mundu osoan aurkitu ahal izateko.

    Kontua ez da botoak lortzea: ez du axola hautagai bat pertsona batek edo hamaikak proposatu duten, berdin hartuko da kontuan.

  • Izendapena egiten duen pertsona

  • Izendatua

  • Fitxategiak arrastratu edo
  • Nominazioak apirilean jakinaraziko dira.

Harremanetarako

  • Bete ondorengo formularioa eta ahalik eta azkarren erantzungo zaitugu.

Press info

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu.
Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.