Basque Culinary World Prize
Sari bat ekimen eraldatzaileak dituzten sukaldariburuentzat.
Parte har ezazu sukaldaritza aldaketa-eragile izan daitekeela erakusten duten pertsonaiak proposatuz.
Basque Culinary World Prize
Gastronomiaren bidez mundua eraldatzen dutenentzako saria.
Basque Culinary World Prize (BCWP) nazioarteko saria da gastronomiari lotutako ekimen eraldatzaileak dituzten pertsonentzat. Ekimen horiek eragin positiboa dute berrikuntzaren, osasunaren, nutrizioaren, hezkuntzaren, ingurumenaren, gizarte-garapenaren edo zientziaren arloetan.
Gizonak eta emakumeak bilatzen ditugu, edozein nazionalitate edo kulturatako eraldaketa ukigarriak gidatuz, baldin eta horien lanak agerian uzten badu sukaldaritzak gizarte-eragineko tresna gisa duen ahalmena. Denboran zehar jarraitutako ibilbideen bidez edo ekimen zehatzen bidez — modu berezian edo kolektiboan garatuak —, sukaldaritzak egungo gizarteari nola lagun diezaiokeen erakusten duten pertsonak.
Gastronomiarekin duten lotura dela-eta berrikuntza aplikatuan, zientzian eta teknologian aurrerapenak egin dituzten profesionalak ezagutzen badituzu; iraunkortasunean, ekonomia zirkularrean edo ingurumenaren babesean egindako aurrerapenak ezagutzen badituzu;
elikagaien segurtasunean, haurren elikaduran edo hezkuntzan bidea markatzen ari diren liderrak identifikatzen badituzu;
ea ezagutzen dituzun kontsumo_and_t = ut_and_gt;\_ 1\_ 2\_; ohitura onuragarriagoetan edo osasun_and_t = ut_and_gt;\_ 2\_; edo nutrizio_and_t = ut_and_gt;\_; mugei aurre egiten dieten praktiketan eragina duten ekintzak dituzten pertsonak;
kultura anitzeko integrazioa edo gizarteratzea eta laneratzea bultzatzen duten pertsonak ezagutzen badituzu; biodibertsitatea, komunitateen lurralde-garapena edo tokiko ekoizleekin lan egitea modu eredugarrian bultzatzen dutenak…
Zure lana aitortzeko unea da. Laster irekiko da izendapenetarako epea.
BCWP Basque Culinary Centerrek (BCC) eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute 2016az geroztik, Euskadi-Basque Country estrategiaren esparruan, eta, gainera, egungo chef ospetsuenen babesa du.
EDIZIO BERRI BAT
BCWPk sukaldarien lana aitortu du bere lehen hamar edizioetan, sukaldaritzaren irismena jatetxetik haratago zabaldu baitzuten. 2026tik aurrera, sariak eboluzionatu egiten du gastronomiarekin lotutako profesionalak identifikatzeko eta aintzatesteko — sukaldaritzaren esparrutik haratago —, non sukaldaritza inspiratzailea eta aldaketarako eragile garrantzitsua den.
Kontuan hartuko dira bai beren kontura fundazioak edo ekimen zehatzak sortu dituzten pertsonak, bai eragin nabarmena duten kolektiboen barruan zeregin nabarmena dutenak.
Ohiko galderak ikusi-
maiatza
4/5 Izendapenen prozesua irekitzea.
Izendapenak egiteko epea zabalik dago, gastronomia-gremioko profesional aktiboek izenda ditzaten hautagaiak.Izendatzeko epea amaitu da.
-
uztaila
1/7 Izendapen-aldia ixtea.
Idazkaritza teknikoak 3 hautagaitza hautatu ditu. -
azaroa
Epaimahaiaren bilera Curitiban, Brasil.
Irabazlearen iragarkia eta aipamen bereziak.
-
abendua
Sari banaketa Euskadin.
Saria
Basque Culinary World Prizek 100 mila euro bideratuko ditu irabazleak aukeratutako proiektu batera, kontuan hartuta proiektu horrek sukaldaritzaren botere eraldatzailea adierazi behar duela.
Saria hezkuntza, berrikuntza eta ikerketa gastronomikoaren arloan munduko liderra den Basque Culinary Centerrek (BEC) eta Eusko Jaurlaritzak ematen dute, Euskadi-Basque Country estrategiaren esparruan. Herrialdearen marka hori, euskal erakunde guztien babesarekin, Euskadi sustatzeaz arduratzen da, bertako balioetan oinarrituta, besteak beste: esfortzuaren kultura, konpromisoa, nork bere burua gainditzeko gaitasuna, eraldaketaren aldeko bokazioa edo gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna.
Euskadiko sari honen bidez, eskualde honen izpiritua azpimarratzen da, eta, era berean, aparteko helmuga gastronomikoa dela erakusteko arrazoi berriak ematen ditu. Izan ere, bisitarako eta gozamenerako arrazoi gehiago eta hobeak ematen ditu behin eta berriro.
Basque Culinary World Prize sariak pertsonak saritzen ditu (ez proiektuak), ibilbide eta/edo ekintza nabarmenak egin dituztenak garapenaren, berrikuntzaren, ikerketaren eta sormenaren alde. Ez da karitatezko proiektuak edo proiektu sozial hutsak dituzten chefentzako sari bat. Azken batean, sukaldari batek eragin dezakeen eraldaketa ez da ongintzaren esparrura edota alderdi sozial hutsera mugatzen. Fenomeno zabala, askotarikoa eta biderkatzailea dela ulertzen dugu.
Bestalde, BCWP saria ez da chef ospetsu eta sona handikoentzat bakarrik: helburua ez da hautagairik entzutetsuena edo «handiena» saritzea. Hautagai izendatu guztiak neurri berean hartzen dira aintzat, haien jatorria edo ospe-maila edozein izanik ere. Gakoa da ekimenak zer mailatan erakusten duen gastronomiaren gaitasun eraldatzailea ekintza zehatzen bidez.
BCWP ez da, ezta ere, etorkizuneko proiektuak dituzten chefentzako sari bat: chefek hainbat arlotan egiten duten lan konstantea eta jarraitua nabarmentzea da asmoa; kontuan hartuko dira ekintzen lorpena eta sariak sor dezakeen efektu biderkatzailea.
Irabazlea 2025
Leticia Landa
Leticia Landak irabazi du Basque Culinary World Prize 2025 saria, La Cocina proiektuan egin duen lanagatik. Proiektu horrek 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta talentua duten eta San Frantziskoko sukaldaritza-sektorean modu formalean integratu nahi duten pertsonak prestatzeko, inkubatzeko eta laguntzeko aukerak sortzea du helburu. Xedea da pertsona horiek, bazterketa-egoeran dauden komunitateetatik abiaturik, beren negozioen buru izan daitezen, errentagarri bihur daitezen, eta, azkenik, gastronomia produktiboaren bihotzaren bidez beren inguruneak eralda ditzaten.
Texasen jaioa da, Estatu Batuetako etorkin mexikar batzuen alaba. Hurbiletik ezagutzen du zer den bereaz bestelako komunitate batean sartzea lanaren eta hezkuntzaren bidez. Bere denbora sukaldeen eta boluntariotza-ekimenen artean banatzen zuen bitartean, Antropologia ikasi zuen. 2015ean, La Cocinan hasi zen, eta haren jarduna funtsezkoa izan da gaur egun 100 bat negozio dituen proiektu baten bilakaeran; proiektu horien artean, badira inkubazioan daudenak eta jada graduatuak.
San Frantziskoko badian 40 jatetxe, kafetegi eta kiosko baino gehiago daude martxan. Lorpen handienen artean, Landak nabarmentzen du parte-hartzaileen % 70ek negozioak aktibo izaten dituela graduatu eta 10 urtera. Haietako batzuk aipatzearren: Reem Assil (Reem’s California, Arabiyya: Recipes from the Life of an Arab in Diaspora liburuaren egilea); Fernay McPherson (Minnie Bell’s, “Rising Star Chefs” San Frantziskon); Nite Yun (Kanbodiako errefuxiatua, gaur egun Lunette jatetxearen jabea; zenbait telesailetan nabarmendua, hala nola Chef’s Table (Netflix)), edo Koji Kanematsu (Onigillyko burua, janari japoniarreko 6 jatetxe dituena hirian).
Irabazlea 2024
Andrés Torres
Irabazlea 2023
Ebru Baybara Demir
Irabazlea 2022
Fatmata Binta
Finalistak
Basque Culinary Center
Erakunde akademiko aitzindaria, sari aitzindari baterako
Basque Culinary Center gastronomiaren arloko hezkuntzan, berrikuntzan eta ikerketan diharduen erakunde akademiko bat da, 2011n Arrasateko Unibertsitatearen laguntzarekin sortua, zazpi euskal sukaldaribururen babesarekin. Haietako batzuk Juan Mari Arzak, Pedro Subijana eta Andoni Luis Aduriz dira.
Lehen mailako heziketa, ikerketa eta berrikuntza dira bikaintasuna lortzera bideratutako eskaintza akademiko baten atal batzuk. BCCren xedea gastronomia-sektoreko erreferentzia bat izatea da, eta gaur egungo sukaldariburuek eragile arduratsu gisa eta beren garai, kultura, gremio eta komunitatearekin konprometituta izan dezaketen eragina azpimarratzea.
Hasieratik, munduan eraginik handiena duten sukaldariburuetako batzuen laguntza jaso du, BCCko Nazioarteko Aholku Batzordean bilduta. Joan Roca (Espainia) da presidentea, eta honako hauek dira gainerako kideak, Gastón Acurio (Perú), Ferran Adrià (Espainia), Alex Atala (Brasil), Dan Barber (AEB), Heston Blumenthal (Ingalaterra), Massimo Bottura (Italia), Michel Bras (Frantzia), Dominique Crenn (AEB), Trine Hahnemann (Danimarka), Yoshihiro Narisawa (Japonia), Enrique Olvera (Mexiko), René Redzepi (Danimarka) eta Mauro Colagreco (Frantzia).
BCCk, haiek bezalaxe, sukaldaritza beste diziplina batzuekin lotzeko helburua du, eta ekarpen positiboak egin nahi dizkio gizarteari, ekintza zehatzen bitartez.
Euskadi Basque Country
Halako sari bat Euskadin baino ezin zitekeen sortu, sukaldaritzako aurrerapen handiekin lotuta egon baita historikoki lurralde hori, baita BCWP sariaren helburuak irudikatzen duten berrikuntzarako, sormenerako, konpromisorako eta gizarte-kohesiorako bokazioarekin ere.
Euskadi lurralde pribilegiatua da gastronomiari dagokionez. Gaur egungo sukaldaritzako eragile eta mugimendu erabakigarri asko sortu dira Euskadin. Euskal sukaldaritzak, sustrai sendoak izan arren, tradizioa eta abangoardia bateratzen jakin du, eta joerak markatzen eta munduan inspirazio-iturri izaten. Izan ere, per capita Michelin izar gehien dituen eskualdea da, gaur egun sukaldaritza-eskaintzarik handienetako bat duena.
Euskadik elementu ezin hobeak ditu: itsasoaren, mendiaren eta haran emankorren konbinazio bitxia; topaketarako esparru komunen konfigurazioa; ondo jateko eta ondo edateko gustua; produktu hurbilekiko errespetua; bikaintasunerako orientazioa; bokazio eraldatzailea; eta identitatearen eta sormen, kooperazio eta elkarlanaren artean lortzen duen erlazioa. Itzelezko elementuak dira Basque Culinary World Prize saria sortzeko.