Jock Zonfrillo

Irabazlea 2018

“Ohore handia da niretzat 2018ko Basque Culinary World Prize saria irabazi izana. Komunitate indigenekin lanean ikasi dudan leziorik garrantzitsuenetako bat da beti eman behar duzula jasotzen duzuna baino gehiago. Nire motibazioak lur hau 60.000 urtez landu duen eta bertan loratu den kultura baten aitortzan du jatorria. Lehen australiarrak dira lurralde honetako benetako sukaldariak eta «janariaren asmatzaileak» eta guztiz onartezina da gure historiatik eta, batik bat, sukaldaritzaren kulturatik baztertu izana.

Benetan uste dut gastronomiaren munduak aldaketak sustatzearen aldeko konpromisoa duela eta, nahiz eta inoiz ez dudan aborigenen izenean hitz egiten, uste dut elkarrekin lanean aritu gaitezkeela eta beren bizitzetan eragin positiboa lor dezakegula.”

Australian, egungo gastronomiaren apustu interesgarrienetako bat sustatzen du Zonfrillok: munduko kulturarik zaharrenetako bat ikertu eta sustatzen du, Australiako jatorrizko herrien kultura. Trukea eta ikerketa oinarritzat dituen ikuspegi batetik, Orana jatetxea baliatzen du orain arte ezezaguna izan den herentzia baten sukaldaritza-potentziala sustatzeko, osagaiak eta tradizioak identifikatuz, baina, batik bat, ezagutza komunitate horiek garatzeko aukera bihurtuz.

2000. urtean Australiara bizitzera joan zenetik, Jock Zonfrillok hirietatik urrun dauden komunitateak bisitatu ditu, sukaldaritzari ateak ireki diezazkioketen tradizio natiboen ezagutzan sakontzeko. Orana fundazioa sortu zuenetik, ezezagunak ziren hainbat osagai aztertu eta dokumentatu ditu. Bertako unibertsitate eta erakundeekin lankidetzan, datu-base bat eraikitzea sustatzen du. Datu-base horretan, egun, sukaldaritzako potentziala duten 2.000 produktu baino gehiago daude erregistratuta.

B